Lituaniako hirian egingo den ekitaldi handiaren abonuak erosteko orduan, lehentasuna, klubetako zaleek izango dute hurrengo urtarrilaren 16an, astelehena.
Sailkapeneko lehen postuetan ageri da Cazoo Baskonia bigarren itzulia hasiberritan. Playoffetarako borroka oso bizia izaten ari da eta datorren asteartean, urtarrilak 17, aterako ditu Final Fourrerako abonuak Euroleaguek. Maiatzaren 19tik 21era bitarteko ekitaldia Kaunasen izango da.
Erosteko lehentasuna, Europako saskibaloiko txapelketarik onena jokatzen duten 18 taldeen zaletuek izango dute. Datorren astelehenean, urtarrilak 16, Lituanian ospatuko den ekitaldi handirako abonuak, aurrez eskatutako kode baten bidez hartu ahal izango dituzte Baskonia zaleek. Abonuen gaineko informazio guztia HEMEN KONTSULTATU daiteke.
Modu desberdin hauetan eskatu ahal izango da sarbidea ematen duen kodea:
- Baskonia-Alaves dendan, Kodea eskuratu nahi dutenen NAN fisikoa edo argazkia aurkeztuta.
- aclientes@bkndagroup.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita, FINAL FOUR gaia adieraziz eta NANaren argazkia erantsiz
Edozein kontsulta, aurreko bideetatik edo 945 139 191 telefono zenbakira deituz egin daiteke
Hurrengo astelehenean, urtarrilak 16, goizeko 9:00etatik gauerdiraino iraungo du aurre-salmentak. Kode bakoitzeko, gehienez sei abonamendu erosi ahal izango dira.