Endesa Ligako jardunaldi berri batean, Joan Peñarroyaren gizonek Bilbao Basketen bisita jasoko dute
Zaleen aurrean, astea modurik hoberenean ixten ahaleginduko da Cazoo Baskonia igande honetan (17:00). Endesa Ligako 24. jardunaldian, gasteiztarrek Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldeari egin beharko diete aurre. 14:30etatik aurrera eta BAKH-en, partidaren atarikoa hasiko da. Bi taldeek pasaden urriaren 30ean jokatu zuten azkenekoz eta 70 eta 81-eko markagailuarekin atera ziren garaile arabarrak.
3º Cazoo Baskonia (19 garaipen eta 4 porrot): Buesa Arenako berotasunean txapelketako 20. garaipena lortzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak (Igandea, 17:00). Real Madrilen aurka WiZink-en garaipena lortu ondoren eta Endesa Ligako lidertzan kokatu ondoren, talde arabarra momentu onean iritsiko da Euskal Derbira. Pasaden urriaren 9tik etxean jokatu dituen txapelketako partida guztiak irabazi eta gero, Zurbanoko Pabiloian indartsu jarraitu nahi du Cazoo Baskoniak.
11º Bilbao Basket (10 garaipen eta 13 porrot): Basquet Gironaren aurka Endesa Ligako azken partida irabaztetik iritsiko dira neurketara bilbotarrak. Jeff Withey lesionatu ondoren, Jaume Ponsarnaurenek Betiseko jokalari ohi Georgios Tsalmpouris pibota fitxatu dute. 12,8 puntu, 4,7 asistentzia eta 14,1-eko balorazioarekin, Ludde Hakanson da taldeko jokalaririk nabarmenena.
Endesa Ligan 39 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik 31an atera dira garaile gasteiztarrak. Zaleen aurrean, astea modurik hoberenean ixten ahaleginduko da Cazoo Baskonia.