Euroleagueko jardunaldi berri batean, Joan Peñarroyaren gizonek As Monakoren bisita jasoko dute.
Talde frantziarraren aurka, Europako txapelketako erronka berri bati egin beharko dio aurre Cazoo Baskoniak (Ostirala, 20.30h). Real Madrilen etxean 81 eta 85-eko markagailuarekin garaipen ikusgarria lortuta, garrantzi handiko beste partida bat jokatuko dute Joan Peñarroyaren gizonek. Joanekoan, arabarrak gutxigatik erori ziren eta ostiral honetan errebantxa bilatzea izango dute helburu.
7º Cazoo Baskonia (15 garaipen eta 12 porrot): Sasa Obradovicen taldearen aurka (Ostirala, 20.30h), denboraldi honetan etxean erakutsitako sentsazio onak mantentzea izango dute helburu arabarrek. Neurketa garrantzitsua Play Off-etako postuei begira. Real Madril mendean hartuta, asteko bigarren erronka izango dute aurretik Joan Peñarroyaren gizonek. Zurbanoko pabiloian jokaturiko 13 partidetatik,11 irabazi ondoren, txapelketako etxeko talderik erasokorrena da Baskonia, bataz beste 95 puntu saskiratuz.
4º AS Monako (17 garaipen eta 10 porrot): Jokaturiko azken lau partidetatik hiru irabazi ondoren iritsiko da norgehiagokara talde frantziarra. Azken garaipena Panathinaikosen aurka izan zen 84 eta 70-eko markagailuarekin. Chima Monekeren fitxaketarekin, Monakoko taldea indarberritu egin da. 16.8 puntu, 3.5 errebote, 4.7 asistentzia eta 17.2-ko balorazioarekin, Mike James da taldeko jokalaririk nabarmenena.
Euroleaguen hiru aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik batean irabazi du Baskoniak. Ostiral honetan (20.30h), balantza berdintzen eta Play Off-etako postuetara begirako garaipen garrantzitsua lortzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak.