Municheko Bayernen eta Cazoo Baskoniaren arteko neurketan izango da mendeurren
Euroleaguen 100 partida beteko ditu Pierría Henry-k. Municheko Bayernen eta Cazoo Baskoniaren arteko partidan bilakatuko da mendeurren joko antolatzaile estatubatuarra. 2019ko urriaren 4ean Kaunasen jokaturiko norgehiagoka batean egin zuen Europako debuta Virginian jaiotako jokalariak.
2020ko urriaren 2an, Real Madrilen aurka, izan zuen bere partidarik onena, 23 puntu eta 32ko balorazioa lortuz. Europako txapelketarik gogorrenean, 100 partida beteko ditu Pierriá Henry-k.