Pablo Lasorenek etxeko lehen garaipena erdietsi zuten Partizani 88 eta 80 irabazi ondoren.
Ez zegoen 24/25 denboraldiari hasiera emateko modu hoberik zaleen aurrean garaipena lortzea baino. Baskoniak 88 eta 80 irabazi zion talde serbiarrari, EuroLeagueko lehen garaipena lortuz. 5 jokalari urdin-gorrik gainditu zituzten hamar puntuak. 14 puntu, 6 errebote eta 21-eko balorazioarekin, Tadas Sedekerskis izan zen jokalaririk nabarmenena.
Baskonia energiaren kantxaratu zen eta saskiraketa onak lortuz, azkar jarri zen markagailuan aurretik (9-5). Partizanen erantzun egin zuen eta 2 eta 8-ko partzial batekin neurketa aldea irauli zuen (11-13). Azkenean, lehen laurdena 16-17 amaitu zen. Pablo Lasiren mutilek borrokan jarraitu zuten, baina lehiaren intentsitatea ez zen jaisten eta parekotasunak bere horretan jarraitu zuen bigarren laurdeneko lehen minutuetan (25-25). Hainbat jokaldi onekin, Zeljko Obradovicen gizonak sei puntuko errentarekin iritsi ziren atsedenaldira (32-38).
Gasteiztarrek 7 eta 1-eko partzial batekin atera ziren aldageletatik, diferentzia murriztuz (39-41) eta entrenatzaile serbiarraren hutsartea eraginez. Baskoniak aurretik jartzeko ahaleginak egin bazituen ere, azken laurdenera 59 eta 60-ko markagailuarekin iritsi zen. Azken laurden bikain batekin, defentsako eta erasoko intentsitatea igota, talde gasteiztarrak denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen (88-80).