Talde gasteiztarrak ostegun honetan jokatuko du (20:45) Real Madrilen aurka Movistar Arenan.
Baskoniak Real Madrilen aurka jokatuko du ostegun honetan (20:45) Movistar Arenan, bi taldeen arteko denboraldiko hirugarren lehia izanik. Pablo Lasorenek egungo txapeldunaren aurkako norgehiagokan erakutsi zuten lehiakortasunari eusten saiatuko dira sasoiko dagoen talde zuriaren aurean,
8. Real Madril (10 garaipen eta 12 porrot)
Europako azken jardunaldian Olympiacosen aurka erori bazen ere, Chus Mateok zuzentzen duen Real Madrilek Turkish Airlines Euroleagueko azken zazpi neurketetatik sei irabazi ditu. Duela astebete, talde zuriak Dennis Smith Jr-en fitxaketa iragarri zuen denboraldia amaitu arte. Pieza berri bat, Edy Tavares eta Facundo Campazzo bezalako jokalariak dituen talentu handiko talde batentzat.
15. Baskonia (9 garaipen eta 13 porrot)
Panathinaikosen aurka maila gorenean lehiatzeko gaitasuna erakutsi ostean joango da Madrilera talde gasteiztarra. Bi klubek birritan neurtu dituzte indarrak denboraldi honetan, garaipenen balantzea banakoa izanik. Taldearen intentzioa bere bertsiorik onena erakustea izango da, txapelketako kantxarik zailenetako batean, Europako hamargarren garaipena erdiesteko.
Urdin-gorriak azken neurketan erakutsitako sentsazio onak mantentzen ahaleginduko dira Madrilen. Bi taldeen arteko 23. norgehiagoka Movistar Arenan jokatuko da 20:45etatik aurrera.