Pablo Lasoren gizonak prest daude Endesa Ligako erronka berri baterako.
Asteko lehen norgehiagokan ALBA Berlinen aurka garaipen sendo bat erdietsi ondoren EuroLeaguen, urdin-gorriak Endesa Ligan zentratuko dira. Larunbat honetan, 18:00etatik aurrera, Buesak bere ateak irekiko ditu Baskoniaren eta Joventuten arteko lehia hartzeko. Bi taldeek garaipena lortzen ahaleginduko dira sailkapenean gora egiteko.
11. Baskonia (2 garaipen eta 2 porrot): Pasaden astean Bartzelonaren aurka garaipena erdietsi ondoren, urdin-gorriak etxera itzuliko dira Endesa Ligako 5. jardunaldiko neurketari aurre egiteko. Joventuten aurka, etxeko txapelketako hirugarren garaipena lortzeko borrokatuko dute Pablo Lasorenek. 98,75-eko bataz besteko balorazioarekin, Baskonia Endesa Ligako bosgarren talderik baloratuena da. Honez gain, talderik saskiratzaileenetako ere bada (neurketako 89,75 puntu), taldeko zazpi jokalarik hamar puntu baino gehiago eginez.
14. Joventut (Garaipen 1 eta 3 porrot): Valentzia Basketen, Casademont Zaragozaren eta Rio Breoganen aurkako azken hiru norgehiagokak galtzetik iritsiko dira Buesa Arenara Daniel Miretenak. Endesa Ligan batzeko aukera berri bat izango du denboraldi berriari begira sei fitxaketa berrirekin indartu den talde kataluniarrak. Kassius Robertson edota Devon Dotson jokalari berriak dira taldeko jokalaririk baloratuenetarikoak.
Bi taldeek 116 alditan neurtu dituzte indarrak etxeko txapelketan, garaipenen balantzea 48-koa izanik Baskoniarentzat eta 67-koa Joventutentzat. Larunbat honetan, 18:00etatik aurrera, Pablo Lasoren gizonak Endesa Ligako hirugarren garaipena lortzen ahaleginduko dira.