Baskoniak LDLC Asvelen bisita jasoko du europako etxeko azken neurketan.
Europako azken txanpan sartuta, bi neurketa besterik ez dira gelditzen Pablo Lasoren gizonentzat. Ostiral honetan, 20:30etatik aurrera, urdin-gorriek LDLC Asvelen bisita jasoko dute, Zurbanoko Pabiloiak denboraldi honetan hartuko duen Euroleagueko azken hitzorduan. Baskoniak denboraldia sentsazio onekin amaitzeko eta etxean garaipen berri bat batzeko borrokatuko du. Talde frantziarrak 2020-21 denboraldiaz geroztik ez du tenplu urdin-gorrian irabazten.
14. Baskonia (13 garaipen eta 19 porrot): Gasteiztarrek 24-25 denboraldia ahalik eta hobeen amaitzeko borrokatuko dute, LDLC Asvelen aurkako azken-aurreko lehiarekin hasita. Baskoniak, bere zaleen aurrean, azken garaipen bat lortzen ahaleginduko da txapelketa kontinentalean, non bigarren talderik erreboteatzaileena den, lehiako 35.8 aldaratze harrapatuz. Baskoniak, orain arte, 11 neurketa irabazi ditu etxean Europan eta bihar beste garaipen bat bilatuko du.
15. LDLC Asvel (13 garaipen eta 19 porrot): Sailkapenean berdindurik iritsiko dira frantziarrak Buesa Arenara, nahiz eta urdin-gorriak aurretik mantendu averageagatik. Zalgiris eta Olympiacosen aurkako azken bi norgehiagokak irabazi dituzte Pierric Poupeten gizonek. Theo Maledon da beraien jokalaririk onena, batez beste, 17.1 puntu eta 21.1-eko balorazioa erdietsita.
Baskoniak eta Asvelek 15 aldiz neurtu dituzte indarrak txapelketa kontinentalean, garaipenen balantzea Baskoniaren aldekoa izanik 9rekin. Ostiral honetan, 20:30etatik aurrera, berriz ere elkar ikusiko dute Buesa Arenan, denboraldia sentsazio onenekin amaitzeko heburuarekin.