Asteko partida bakarrean, Joan Peñarroyaren gizonek Virtus Segafredori egingo diote bisita
Astebeteko etenaren ondoren, Euroleague bueltan da eta ostiral honetan, Cazoo Baskoniak Sergio Scariolok zuzentzen duen Virtus Segafredoren aurka jokatuko du (20:30). Etxetik kanpoko beste erronka batean, talde arabarrak txapelketako 14. garaipena erdiestea du helburu. Endesa Ligak atsedenaldia duenez, Italiako partida asteko norgehiagoka bakarra izango da. Zalgirisen aurka erori ondoren, etxetik kanpoko sentsazio onak berreskuratu nahi dituzte gasteiztarrek. Buesa Arenan jokaturiko joaneko neurketan, 90 eta 79-ko markagailuaren atera zen garaile Cazoo Baskonia.
Aste eta aukera berri bat, lehen jardunaldiaz geroztik atera ez den playoff postuetan mantentzeko. Sergio Scarioloren taldearen aurka sentsazio onak berreskuratu eta txapelketako erasorik onena zergatik diren erakusteko nahia dute Joan Peñarroyaren gizonek.
Etxean Bartzelonaren aurka erori ondoren iritsiko da partidara italiako taldea. Playoff postuak bi garaipenera dituelarik, helburu honetara gerturatzen ahaleginduko da ostiral honetan. Eskuin hankako tendoian min hartu eta gero, Semi Ojeleye zalantza izango da.
Bi taldeen arteko 13. partida izango da. Badalonako Errege Koparen ondoren, Cazoo Baskoniak sentsazio onak berreskuratzeko helburua izango du Euroleagueko itzuleran (Ostirala, 20:30).