Urdin-gorriak Bartzelonaren bisita jasoko dute Euroleaguen batzen jarraitzeko helburuarekin.
Dusko Ivanovicen gizonek aste berri bati ekin diote. Pasaden astean etxetik kanpo jokatu ondoren, urdin-gorriak Buesara Arenara itzuliko dira Bartzelonaren bisita jasotzeko (asteazkena, 20:30). Euroleagueko erreskadako hirugarren garaipena lortzeko borrokatuko dute gasteiztarrek. Jardunaldi hirukoitzeko lehen lehiarako 10.000 baskonia zale baino gehiago izango dira harmailetan.
12º Baskonia (3 garaipen eta 4 porrot): Partizan eta Olympiacos mendean hartu ondoren, Dusko Ivanovicen gizonek Bartzelonaren bisitako jasoko dute asteazken honetan (20:30), txapelketako hirugarren garaipena jarraian lortzeko helburuarekin. Carlos Tegok eta Nogenek girotutako norgehiagokan, Baskoniak zaleen babesa izango du garaipena lortzeko. Chima Moneke txapelketako hirugarren jokalaririk baloratuena da eta Tadas Sederkeskis erreboteatzaile nagusiena.
2º FC Bartzelona (6 garaipen eta porrot 1): Euroleagueko 8. jardunaldia jokatzeko iritsiko da Buesa Arenara talde katalana. Lehen 7 neurketetatik 6 irabazita iritsiko da Bartzelona. Taldearen ardura Roger Grimauk entrenatzaile kataluniarrak du. Blaugranak Willy Hernangomezen, Jabari Parkerren eta Joel Parraren fitxaketekin indartu dira. 12,1 puntu, 5,1 errebote eta 17-ko baloraziorekin, Jan Vesely da Bartzelonako jokalaririk nabarmenena.
Bi taldeek 25 aldiz neurtu dituzte indarrak europako txapelketan eta horietatik 12tan atera dira garaile arabarrak. Asteazken honetan (20:30) eta denboraldiko hirugarren sarrerarik onenaren bidean den Buesa Arenan, Euroleagueko erreskadako hirugarren garaipena lortzen ahaleginduko dira urdin-gorriak.