Municheko Bayernen aurka jokatuko dute Joan Peñarroyaren gizonek
Europako erronka berri bat Cazoo Baskoniarentzat. Astearte honetan (20:30) Andrea Trinchierik zuzentzen duen taldeari egingo dio bisita. Buesa Arenan jokaturiko lehen itzuliko neurketan, 78 eta 53ko markagailuarekin atera ziren garaile arabarrak. Pasaden astean Alba Berlinen kantxan erori ondoren, garaipenen boladara itzultzea dute helburu gasteiztarrek.
14º Municheko Bayern (6 garaipen eta 11 porrot): Txapelketako lehen bost partidak galdu bazituzten ere, Panathinaikosen aurkako azken partida irabazita eta sailkapeneko hamalaugarren postuan kokatuta iritsiko dira partidara alemaniarrak. Ukondoko lesio batengatik, zalantza izango dira Vladimir Lucic eta Andreas Obst.
3º Cazoo Baskonia (11 garaipen eta 6 porrot): Alba Berlinen aurka erori ostean, garaipenen boladara itzultzea dute helburu gasteiztarrek. Valentzia Basketen aurka sufritutako garaipena lortu ondoren iritsiko dira norgehiagokara. Beste talde batzuekin batera, bi txapelketetako lidergoan daude arabarrak, jokoaren hainbat esparrutan talderik onena izatez. Jokalari guztiak bere aginduetara izango ditu Joan Peñarroyak.
Asteko lehen partida Alemanian jokatuko du Baskoniak. Hiru egun geroago, Europako bigarren erronka bati egin beharko dio aurre Partizanen kantxan (Ostirala, 20:30). Astea Buesa Arenan itxiko du Joventuten bisita jasoz (Igandea, 17:00).