Bayernen aurka, europako bere 100. norgehiagokara iritsiko da hegaleko lituaniarra.
13/14 denboraldian Saski Baskoniako harrobira iritsi zenetik, Tadasek 100 neurketa jokatu ditu urdin-gorri gisa europako txapelketa nagusian. Lituaniarra harrobiko jokalarien erreferenteetako bat bihurtu da, aurten talde gasteiztarreko lehen kapitaina bihurtuz.
Euroleaguen 100 norgehiagoka jokatuta, denboraldi honetako jokalarien artean baskoniako elastikoa partida gehienetan defendatu duen jokalaria da Tadas. 2016-2017 denboraldian europako txapelketan debuta egin zuenetik, 4,2 puntu, 3,5 errebote eta 6,9-ko bataz besteko balorazioa erdietsi du.
Zifra horiek gora egin dute jokalari lituaniarrak lehiaketan esperientzia irabazi ahala. 22/23 denboraldian taldeko jokalaririk baloratuenetako bat izan zen, 5,9 puntu, 4,4 errebote eta 9,7-ko balorazioa lortuz.
Baskoniako jokalari gisa, denboraldi honetan kapitainaren papera betez, Euroleaguen hazten jarraitu nahi du Tadasek. Real Madrilen eta ALBA Berlinen aurkako lehen bi neurketetan 19 puntu, 23 errebote eta 38-ko balorazioa erdietsi du.
Bayernen aurka, europako bere 100. neurketa jokatuko du baskoniako elastikoarekin Tadas Sedekerskisek. Neurketa berezia izango da gure kapitainarentzat.