Granadan, Endesa Ligako hirugarren garaipena lortu dute Joan Peñarroyaren gizonek.
Baskoniak garaipena lortu du Endesa Ligako laugarren jardunaldian. Azken laurdenean erasoan gehiago asmatu ondoren, Joan Peñarroyaren gizonek neurketa irabaztea lortu dute. 26 puntu, 11 errebote, 3 asistentzia eta 37-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da norgehiagokako protagonista nagusiena.
Hasiera trabatua Granadako Kirol Jauregian. Bi taldeek ez dute beraien erritmoa ezartzea lortu eta lehen hiru minutuetan Markus Howarden saskiratze bat besterik ez da izan. Bi taldeen hutsek saskiratzeak galarazi dituzte, baina Joan Peñarroyaren hutsarte baten ondoren iritsi da talde arabarraren susperraldia, lehen laurdenena markagailuan aurretik amaituz (13-20). Erasoan aurrerapausoa emanez, diferentzia handitzea lortu du Baskoniak. Chima Moneke handi bat 12 puntu, 6 errebote eta 22-ko balorazioarekin iritsi da atsedenaldira (33-45).
Aldageletatik bueltan, talde gasteiztarraren defentsa onak korrika egiteko eta saskiraketa errazak lortzeko aukera eman dio. Granadako taldeak erasoko intentsitatea handitu du eta aldea murrizten joan da, azken laurdenera 56 eta 62-ko markagailuarekin iritsiz. Parekotasun handiko amaiera, baina Baskoniak partidaren agintea hartu du diferentzia handitzeko. Granadan garaipena lortuta (81-90), etxeko txapelketako hirugarren garaipena lortu du talde urdin-gorriak.
Endesa Ligan garaipen berri bat lortu ondoren, Joan Peñarroyaren gizonak etxera itzuliko dira. Ostegunean (20:00), Euroleagueko bigarren norgehiagoka jokatuko dute Berlinen Albaren aurka. Astea amaitzeko, Zaragozara bidaiatuko dute Casademonten aurka jokatzeko (Igandea, 17:00).