Joan Peñarroyaren gizonek Panathinaikosi eta Morabanc Andorrari egingo diote bisita.
Errepidera itzuliko dira urdin-gorriak. Baskoniak bi erronka berri izango ditu Zurbanoko pabiloitik kanpo. Ostiralean, urriak 27 (20:15), Panathinaikosen aurka jokatuko du Oaka Altionen eta bi egun geroago (igandean, 17:00etan), Morabanc Andorrari egingo dio bisita Endesa Ligako zazpigarren jardunaldian.
Lehen irteeran Berlinen garaipena lortu ondoren, Baskoniak europako etxetik kanpoko bigarren neurketa jokatuko du, txapelketako bigarren garaipena lortzeko helburuarekin. Bi taldeek pasaden otsailaren 3an jokatu zuten azkenekoz Euroleaguen eta urdin-gorriak 95 eta 90-eko markagailuarekin atera ziren garaile. Aurreko denboraldiko taldetik gutxi gelditzen da. Panathinaikos 11 fitxaketa berrirekin indartu da eta taldea zuzentzeko ardura Ergin Atamanek hartu du. Ostiral honetan (20:15) Baskoniak Oaka bisitatuko du Euroleaguen beste garaipen bat lortzeko asmoarekin.
Atenasen jokatu eta bi egunera, Joan Peñarroyaren gizonek andorrara bidaiatuko dute Morabanc Andorraren aurka Endesa Ligako jardunaldi berri bat jokatzeko. Igande honetan (17:00), urdin-gorriak etxeko txapelketako bosgarren garaipena lortzen ahaleginduko dira 06-07 denboraldian Baskoniako entrenatzaile izandako Natxo Lezkanoren taldearen aurka. Endesa Ligarako igoera lortu ondoren, taldea 11 jokalari berrirekin indartu da. Azken jardunaldian Joventuti 84 eta 94-ko markagailuarekin irabazi ondoren, andorrako taldea 3 garaipen eta 3 porrotekin iritsiko da norgehiagokara.
Aste berri honetan, Baskoniak bi neurketa jokatuko ditu Buesa Arenatik kanpo. Ostiralean (20:15), Panathinaikosi egingo dio bisita Euroleagueko jardunaldi berri batean. Astea etxeko txapelketako zazpigarren jardunaldiarekin amaituko du Andorran (igandea, 17:00).