Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldeak Buesa Arena bisitatuko du Europako txapelketako hamabosgarren jardunaldian.
Buesa Arenak lehia berezia hartuko du biharkoan, 20:30etatik aurrera. Baskoniak, berriki Dusko Ivanovic entrenatzailea fitxatu duen Virtus Boloniaren bisita jasoko du. Gainera, talde italiarrak, gasteizen jokatutako beste bi jokalari ditu: Toko Shengelia eta Achille Polonara. Pablo Lasorenek garaipenaren bidera itzultzea eta zaleen aurrean batzen jarraitzea bilatuko dute.
14. Baskonia (6 garaipen eta 8 porrot):
Talde gasteiztarra, pasaden astean Fenerbahçeren aurka irabazi eta Bayernen aurka galdu ondoren iritsiko da neurketara. Tadas Sedekerskisen (9,8 puntu 4,6 errebote eta 14,4-ko balorazioa) eta Chima Monekeren (14,6 puntu, 6,1 errebote eta 18,8-ko balorazioa) gidaritzapean, urdin-gorriek batzen jarraitzea eta Turkish Airlines Euroleagueko sailkapenean gora egitea bilatuko du talde italiarraren aurka.
18. Virtus Bolonia (2 garaipen eta 12 porrot):
Talde italiarra sailkapeneko azken postuan kokaturik ageri da eta Dusko Ivanovicen iritsierarekin, dinamika aldatzea bilatuko du. Virtusek, zale urdin-gorriek asko maite dituzten bi baskoniako jokalari ohi ditu: Toko Shengelia eta Achille Polonara, txapeldunak Baskoniaren azken Endesa Ligan. Bere egoera gorabehera, italiarrak, Baskoniaren aulkian lau etapa desberdin pasatako teknikari berriaren esperientzia aprobetxatzen saiatuko dira.
Ostegun honetako neurketak osagai hunkigarria izango du Dusko Ivanovicen itzulerarekin. Aurpegi ezagunak dituen lehia honetan, Baskoniak Europako txapelketan hazten jarraitzea izango du helburu.