Talde arabarrak eta aholkularitza-zerbitzuen nazioarteko taldeak babesletza-akordio bat lortu dute denboraldi honen amaierara arte.
ETL Globalek eta Saski Baskoniak indarrak batu dituzte eta nazioarteko taldea babesle ofizial berria bihurtu da denboraldi amaierarako. Akordioak, Euroleagueko zein Endesa Ligako norgehiagoketan enpresaren irudia kamisetaren aurrealdean eramatea eta aholkularitza taldeari saskibaloiko zaleekin konektatzen lagunduko dioten beste kontraprestazio batzuk barne hartzen ditu.
Baskonia-Alaves taldeko CEO-a den Haritz Kerejetaren hitzetan, “Oso pozik gaude 50 herrialde baino gehiagotan presentzia duen nazioarteko marka batek Saski Baskoniarekin bat egin izanaz. ETL GLOBALEKO CEO-a den Juan Bermudezi eta BK ETL GLOBAL bulegoetako zuzendari nagusia den Raul Barambonesi eskerrak ematea gustatuko litzaidake, beraien helburuak betetzeko guregan konfiantza jartzeagatik”.
ETL GLOBALEKO CEO-a den Juan Bermudezen eta BK ETL GLOBAL bulegoetako zuzendari nagusia den Raul Barambonesen hitzetan, “Ilusioz gainezka gaude Saski Baskoniako taldea babesteko proiektuarekin. Esfortzua, sakrifizio-espiritua eta klubak transmititzen duen talde-lana bezalako balioak partekatzen ditugu, eta, horregatik, gure marka-irudia ikusteko aukera paregabea izango dela uste dugu”.
Akordio hau, ostegun honetan, Belgraden, Saski Baskoniak Izar Gorriaren aurka jokatuko duen neurketan estreinatuko da.
ETL GLOBAL taldearen inguruan: www.etl.es