Real Madrilen aurkako partidan izan ziren 15.504 zaleei eskerrak eman nahi dizkiegu
Talde zuria mendean hartuta, urtea modurik hoberenean amaitu zuen Cazoo Baskoniak. Partida zail honi aurre egiteko, 15.504 zaleen babesa izan zuten Joan Peñarroyaren gizonek. Ikuskizun paregabea bizi izan zen Buesa Arenako denboraldiko bigarren betealdian.
2022. urteari amaiera emateko modu bikaina izan zen atzokoa. Partidaz gain, Tayra Taylor, Dieggi eta Carlos Jeanen musika emanaldiek, kutsu magikoa eman zioten atzoko arratsalde-gauari.
Abenduan jokatu dituen hamar partidak irabazi ostean, talde arabarra Euroleagueko lider kokatu da. Atzokoa egun historikoa izan zen eta bertan egon ziren zale guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.