Dusko Ivanovicen gizonek Anadolu Efesen eta Casademont Zaragozaren bisita jasoko dute Zurbanoko pabiloian
Aste berri bat talde gasteiztarrentzat, non azken hiru neurketak etxetik kanpo jokatu ondoren, zaleen babesera itzuliko da. Osteguean (20:30), urdin-gorriek Anadolu Efesen bisita jasoko dute Buesa Arenan jokatuko den Euroleagueko fase erregularreko azken lehian. Launbatean (20:45), Casademont Zaragoza izango da baskoniaren aurkaria etxeko txapelketako jardunaldi berri batean.
Pasaden astean txapelketa kontinentalean erori ondoren, Dusko Ivanovicen gizonek indartsu agertu beharko dira, etxean, Anadolu Efesi aurre egiteko. Talde turkiarra sailkapeneko hamahirugarren postuan kokaturik ageri dira bi garaipen gutxiagorekin. Baskoniako jokalari ohi Darius Thompson Buesa Arenara itzuliko da.
Etxeko txapelketako neurketa garrantzitsua jokatuko dute urdin-gorriek datorren larunbatean (20:45). Gasteiztarrek beren onena eman beharko dute playoff-etako postuen borrokan jarraitzeko balio duen garaipena erdiesteko.
Aste garrantzitsua Baskoniarentzat, bi txapelketetako azken txanpara begira, bi lehia baliotsu dituelarik.