Ivanovicen gizonek Euroleagueko hurrengo erronka Milanen jokatuko dute, Casademont Zaragozaren aurka jokatu aurretik.
Aste berri honetan bi erronka berri izango ditu talde gasteiztarrak. Ivanovicen taldeak Italiara bidaiatuko du asteazken honetan (20: 45ean) Armani Milanen aurka jokatzeko Europa txapelketako hurrengo partidan. Igandean, baskonistek Casademont Zaragoza izango dute aurkari Endesa Ligako hurrengo partidan (16: 30ean).
Armani Milan hasteko. Etorre Messinak zuzentzen duen taldea etxetik kanpo lortutako bi garaipenetatik dator eta denboraldi honetan bederatzi lortu ditu, sailkapeneko bosgarren postuan kokatuz. Partido garrantzitsua izango da baskonistentzat, eta aurreko jardunaldietako zulotik ateratzen saiatuko dira, Europako txapelketan beste partida butzuk izabazi ahal izateko.
Igandean, Casademont Zaragoza izango da Baskoniaren hurrengo aurkaria Endesa Ligako hamaseigarren jardunaldian. Aragoiko taldeak ez du unerik onena bizi, azken sei jardunaldietako bost partida galdu baititu, txapelketako 16. postuan kokatuz. Acb-n une gozoarekin jarraitzeko eta beste garaipen bat lortzeko aukera dute baskonistek.