Zalgirisen eta Unicajaren aurka neurtuko dituzte indarrak Joan Peñarroyaren gizonek
Bi erronka berriri egin beharko dio aurre Cazoo Baskoniak, biak etxetik kanpo. Ostiralean, Kaunasera bidaiatuko dute arabarrek Zalgirisen aurka Euroleagueko 24. jardunaldia jokatzeko (19:00). Bi egun geroago, Malagara joango dira Unicajaren aurka (Igandea, 20:00) Endesa Ligako jardunaldi berri bat jokatzeko. Errege Koparen aurreko azken bi partidak izango dira.
Zalgiris izango da asteko lehen aurkaria. Zalgirio Arenan, Euroleagueko 14. garaipena lortzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak. Denboraldi honetan, badakite zer den Lituaniako taldeari irabaztea, joanekoan 93 eta 73-ko markagailuarekin gailendu baitziren.
Igandean, Zurbanoko pabilioitik kanpo, beste erronka bat izango dute aurretik gasteiztarrek. Endesa Ligako jardunaldi berri batean, Unicajari egingo dio bisita Cazoo Baskoniak. Txapelketako 15. garaipena erdietsita, sailkapeneko hirugarren postuan kokaturik ageri da talde arabarra. Astea garaipen batekin amaitzeko asmoarekin, partida garrantzitsua izango dute aurretik Joan Peñarroyaren gizonek.
Etxetik kanpoko sentsazio onak berreskuratzeko aste garrantzitsua izango da. Errege Kopara irribarrearekin iristea izango du helburu talde arabarrak.