22 partidetatik 18 irabazita, 2015-2016ko zenbaki berberekin dira Joan Peñarroyaren gizonak.
Endesa Ligako ia bi heren jokatuta, txapelketa handia egiten ari da talde arabarra. 18 garaipen eta 4 porroteko balantzearekin, azken hamarkadako markarik onena berdindu du Cazoo Baskoniak. Zenbaki hauek 2015-2016 denboraldian sinatu zuten gasteiztarrek.
Joan Peñarroyaren gizonak sailkapeneko hirugarren postuan kokaturik ageri dira, Bartzelonarekin berdinduta eta igande honetan aurkari izango duten Real Madriletik partida bakarrera. Bataz beste 90 puntu eginez, txapelketako talderik saskiratzaileena da Cazoo Baskonia.
Estatistiken arloan, arabarrak txapelketako bigarren talderik baloratuena dira (106,09) eta 20,36 asistentziekin, asistentzia gehien ematen dituen taldea. Honez gain, hiruko portzentai onena dute Joan Peñarroyaren gizonek, lehen 22 jardunaldietan egindako hiruko jaurtiketen %42.39a saskiratuz.
Zalantzarik gabe, denboraldi honetan talde gasteiztarra egiten ari den lan ona berresten duten zenbakiak dira. Guztira 18 garaipen dira, 10 zaleen aurrean eta 8 Zurbanoko Pabiloitik urrun. Marka hauek, Endesa Ligako azken txanpa honetan lehen postuetarako borrokan tinko eusteko aukera ematen diote talde arabarrari.