Baskoniak Zunder Palentziaren aurka jokatuko du Endesa Ligako 15. jardunaldiari dagokion neurketa.
Astearte honetan (20:30), Baskoniak palentziako taldearen aurka jokatuko du Endesa Ligako jardunaldi berri bat. Aste barruko neurketa Zurbanoko pabiloian jokatuko da. Buesa Arenako erreskadako laugarren partidan, Dusko Ivanovicen gizonek aste borobileko bolada ona mantentzea izango dute helburu. Pasaden denboraldian igoera lortu ondoren, Zunder Palentziaren lehen bisita izango da gotorleku urdin-gorrira.
7º Baskonia (7 garaipen eta 6 porrot): Dusko Ivanovicen gizonak momentu onean dira. Azken hiru neurketak irabazi ondoren egingo diote aurre hitzordu berri bati urdin-gorriek. Astearte honetan (20:30), Zunder Palentziaren aurka Endesa Ligako zortzigarren garaipena bilatzen ahaleginduko dira. 94,31-ko bataz besteko balorazioarekin, Baskonia txapelketa osoko bosgarren talderik baloratuena da. 19-ko balorazioarekin, Chima Moneke da urdin-gorrien jokalaririk nabarmenena.
18º Zunder Palentzia (Garaipen 1 eta 12 porrot): Palentziarrak ez dira momentu onean iristen Buesa Arenara, Endesa Ligako partida bat soilik irabazita. Zunder Palentziak pasaden igandean iragarri zuen Marco Justo entrenatzaileak ez zuela taldea zuzentzen jarraituko. 9,7 puntu, 4,8 errebote eta 12,5-eko baloraziorekin, Anzejs Pasecniks da jokalaririk nabarmenena.
Endesa Ligako historian lehen aldiz neurtuko dituzte indarrak Baskoniak eta Zunder Palentziak. Aurredenboraldian elkarren aurka jokatu zuten eta talde urdin-gorria atera zen garaile. Astearte honetan (20:30), Baskonia Endesa Ligako zortzigarren garaipena lortzen ahaleginduko da.