Endesa Ligako jardunaldi berri batean, Joan Peñarroyaren gizonek Baxi Manresaren bisita jasoko dute
Cazoo Baskoniak aukera berri bat du txapelketako lidertzan mantentzeko. Arabarrek, Pedro Martinezek zuzentzen duen taldearen aurka jokatuko dute igande honetan (20:00). 26. jardunaldiko norgehiagokan, erreskadako bederatzigarren garaipena lortzeko helburua dute Joan Peñarroyaren gizonek. Pasaden apirilaren 24an jokatu zuen azkenekoz Baxi Manresak Buesa Arenan eta 107 eta 85-eko markagailuarekin gasteiztarrak atera ziren garaile.
3º Cazoo Baskonia (21 garaipen eta 4 porrot): Txapelketan jokaturiko azken 17 partidetatik 16 irabazita, bolada ona mantentzen ahaleginduko dira arabarrak. Pasaden astean Valentzia menden hartuta, lidertzan jarraitu nahi dute Joan Peñarroyaren gizonek. Buesa Arena giltzarri izaten ari da denboraldi honetan. Urriaren 9az geroztik, Zurbanoko Pabiloian jokaturiko Endesa Ligako neurketa guztiak irabazi ditu Cazoo Baskoniak.
16º Baxi Manresa (7 garaipen eta 18 porrot): Azken postuetatik aldentzeko garaipen baten bila iritsiko dira norgehiagokara Pedro Martinezen gizonak. Obradoiroren aurka, erreskadako hirugarren garaipena lortzetik datoz. Musa Sagnia eta Matthias Tass zalantza izango dira. 12,5 puntu, 4,9 errebote eta 12,1-eko balorazioarekin, Devin Robinson da taldeko jokalaririk nabarmenena.
92 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik 51 irabazi ditu Cazoo Baskoniak. Igande honetan (20:00), Endesa Ligako lidertzan mantentzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak.