Txapelketako urteko azken partidan, Rio Breoganen aurka neurtuko dituzte indarrak Joan Peñarroyaren gizonek
Astearte honetan (19:00) izango du Baskoniak asteko lehen hitzordua Lugon. Jokatu dituen azken bederatzi partidak irabazita, erakutsitako momentu ona berresten ahaleginduko da talde arabarra. Endesa Ligako hamargarren garaipena lortzeko baina, Veljko Mrsic-ek zuzentzen duen taldea gainditu beharko du. Pasaden urtarrilaren 19an bisitatu zuen azkenekoz Pazo Provincial Dos Deportes pabiloia Baskoniak eta 89-83ko markagailuarekin galdu zuen.
10. Rio Breogan (6 garaipen eta 6 porrot): Real Betisen aurka garaipena erdietsi ostean, sailkapeneko hamargarren postuan kokatu da talde galiziarra. 10 jokalari berri fitxatu zituen mugimendu handiko udan, besteak beste, Scott Bamforth, Nemanja Nendadic, Sergi Garcia eta Toni Nakic. Iragan astean Jonathan Kasibabu pibota Breoganetik Palentziarako bidea hartu duela jakinarazi zuen. Ethan Happ da galiziarren jokalaririk nabarmena, 11,3 puntu, 7, 8 errebote, 2,9 asistentzia eta 15,6ko balorazioarekin.
3. Cazoo Baskonia (9 garaipen eta 3 porrot): Azken bederatzi partidak irabazita, Gasteiztarrak momentu onean iritsi dira urte amaierara. Bolada ona luzatzeko asmoarekin, Joan Peñarroyak, jokalari guztiak izango ditu bere aginduetara. Txapelketako talderik saskiratzaileena (92 puntu) eta baloratuena (107,92 puntu) da talde arabarra.
Endesa Ligako urteko azken norgehiagoka izan du Baskoniak. Lugotik bueltan, Euroleagueko jardunaldi berri bati egin beharko dio aurre ostegunean, Real Madrilen bisita jasoz (19:00).