Astea garaipen bikoitzaren itxi nahi dute Joan Peñarroyaren gizonek
Endesa Ligako bigarren itzulia hasiko du Cazoo Baskoniak igande honetan (17:00). Anadolu Efesen aurka garaipen handia eskuratu ostean, gasteiztarrek Murtziako lurretara bidaiatuko dute Sito Alonsok zuzentzen duen taldearen aurka lehiatzeko. 13 garaipen eta 4 porrotekin eta Errege Koparako serie-buru bezala sailkatuta itxi du lehen itzulia talde arabarrak. Murtzian, garaipenak batzen jarraitzeko helburua izango dute Joan Peñarroyaren gizonek. Joanekoan 102 eta 73-ko markagailuarekin atera ziren garaile euskaldunak.
12º UCAM Murcia (8 garaipen eta 9 porrot): Endesa Ligan Fuenlabradaren aurka garaipena lortuta eta Eurocupen Lenovo Teneriferen aurka galdu ondoren iritsiko dira neurketara Murtziarrak. Tenerifen jasandako lesio baten ondorioz, Jordan Sakho baja izango da. 11,4 puntu, 5,8 errebote eta 14,3-ko balorazioarekin, Nemanja Radovic da taldeko jokalaririk nabarmenena.
4º Cazoo Baskonia (13 garaipen eta 4 porrot): Anadolu Efesen aurkako Euroleagueko partida irabazi ondoren iritsiko dira neurketara Joan Peñarroyaren gizonak. Astea garaipen bikoitzarekin amaitzeko helburuarekin, Murtzian ekingo diote Endesa Ligako bigarren itzuliari. Puntu, hiruko eta asistentzietan lider izanez amaitu du lehen itzulia talde arabarrak.
47 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik 35-etan atera da garaile Cazoo Baskonia. Astea modurik hoberenean amaitzeko helburuarekin neurtuko dira Murtziaren aurka Joan Peñarroyaren gizonak.