Coviran Granadaren aurka, 100 norgehiagoketara iritsiko da hegaleko lituaniarra
2020-2021 denboraldian iritsi zen talde arabarrera Rokas Giedraitis. Geroztik, Endesa Ligan 99 neurketa jokatu ditu Baskoniaren kamisetarekin eta gaurkoan, Pablo Pinek zuzentzen duen Granadaren aurka, bere 100. partida izango dena jokatuko du.
Hiru denboraldi hauetan taldeko erreferenteetako bat bihurtu da jokalari lituaniarra, aurten gainera taldeko kapitain izanik. 100 partidetatik, 96 denboraldi erregularrekoak izan dira, 3 Errege Kopakoak eta 1 Superkopakoa.
Denboraldi honetan jokatu dituen 19 partidetan bataz beste 10,1 puntu, 2,9 errebote eta 1,2 asistentzia lortu ditu. Zenbaki hauekin, taldeko jokalaririk baloratuenetarikoa da.
Neurketa berezia izango da gure kapitainarentzat. Espero dezagun askoz gehiago etortzea.