Partiduko leihatiletan bildutako diru kopuru guztia berrogei asoziazio arabar baino gehiagoren artean banatuko da. Saski Baskoniak zero lerro bat zabalduko du hiritar guztiek haien aportazioa egiteko aukera izan dezaten.
Saski Baskoniak burutuko duen ekimen aitzindariari esker, hurrengo maiatzak 3ko Laboral Kutxa Baskonia eta UCAM Murtziaren aurkako neurketak karakter solidarioa izango du (18:00, Buesa Arena. Endesa Ligako 31. jardunaldia). Bertan fondo bilketa bat burutuko da lurralde arabarreko berrogei asoziazio baino gehiagok haien proiektuak gauzatzeko aukera izan dezaten -gaixotasun fisiko zein psikiko larrien tratamenduei buruzko proiektuak hain zuzen-.
Sarreren salmentan bildutako diru kopuru guztia 43 asoziazioren artean banatuko da. Gainera, zero lerro bat zabalduko da nahi duten guztiek aportazio solidario bat egiteko aukera izan dezaten. Hiritar guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten, partiduko sarrerek prezio herrikoiak izango dituzte (5 eta 10 euro).
“Elkarrekin gehiago gara. Zure kausa, gure errespontsabilitatea” lelopean, Saski Baskoniak lurraldeko asoziazioen labore sozialarekin bat egin du. Arabar gizarteak klubari ematen dion babes guztia ekimen honen bitartez itzultzea da helburua. Gainera, lehen aldiz aurten, talde baskonistak hirugarren ekipazioa jantziko du partidu berezi honetan. Gauzak horrela, oroitzapenezko kamiseta hau subastatu egingo da bildutako fondoak proiektu sozialetara zuzenduz. Honetaz gain, kamiseta grisaren salmentan bildutako fondo guztiak modu ekitatiboan banatuko dira.
Betiko lez, partidu solidarioaren sarrerak Baskonia-Alaves Dendan (C/General Alava, 1), 90239191 telefonoan, www.baskonia.com webgunean eta Buesa Arenako leihatiletan -partiduaren egunean- egongo dira salgai. Gainera, sarrera paketeak eskuragarri egongo dira asoziazioentzat. Asoziazioek haien proiektu sozialak finantzatzeko aukera izango dute sarrera hauekin lortutako diruaz.
Hemendik gutxira, microsite berri bat sortuko da webgune ofizialean: www.baskonia.com/juntossumamos. Bertan asoziazio parte hartzaileen aktibitatea eta ekimenean kolaboratzeko modu desberdinak azalduko dira. Saski Baskonia asoziazio guzti hauen bozgorailu bilakatu nahi da ekimen honekin. Askotan hiritarrei heltzen ez zaizkien mezu sozialak zabaltzea da klubaren xede nagusia.