Tornike Shengelia georgiar selekzioarekin kontzentratuta dago. Atzo hasi zen 2015ko Europar Txapelketarako sailkapen fasea.
Udan jokatutako lagunarteetan erakutsi duen bezala, Shengelia bere selekzioko jokalari garrantzitsuenetako bat da.
Atzo hasitako sailkapen fasean, talde georgiarrak E taldean jokatuko du Hungaria, Txekiar Errepublika eta Portugalen aurka.
Atzo jokatutako lehen neurketan talde georgiarrak garaipena lortu zuen Txekiar Errepublikaren aurka (73-62). Jokalari baskonistak 10 puntu lortu zituen 21 minututan.