Laboral Kutxa Baskoniak abonatu kanpaina berria aurkeztu du. Bertan, Klubaren ausardia eta karakter inkonformista azpimarratzen dira, europar hierarkiak ezartzen dizkigun helburuak aldera batera utziz eta helburu handien alde apustu eginez.
Denboraldi berrian partidu kopuruak eta kalitateak gora egingo du nabarmen. Euroleague formatu berriak 3 partidu gehiago ziurtatzen ditu, guztira 15. Gauzak horrela, kontinenteko 16 talde onenak parte hartuko dute txapelketan: Real Madril, CSKA, FC Bartzelona, Panathinaikos, Maccabi, Fenerbahce, Zalgiris, Olympiacos, Efes, Armani Milan, Izar Gorria, Unics Kazan, Darussafaka Dogus, Brose Baskets, Galatasaray eta Laboral Kutxa Baskonia.
Denboraldi izugarri honetan, Euroleagueko 15 talde partaideek bisitatuko dute Buesa Arena. Hamazazpigarren denboraldiz jarraian, Saski Baskonia elite honen parte izango da. Talde inkonformista bezala berresten gara urtez urte eta, aurten ere, ezarritakoa apurtzeko prest gaude! Europako talde erraldoiei baimena eskatu gabe, zerua ukitzea izango dugu helburu aurtengo denboraldian.
“Egurra Europari” lelopean, 2016-17 denboraldiko abonatu kanpainak esentzia baskonista mantendu du. Aurtengoan ere, europar hierarkia apurtzea izango dugu helburu. Buesa Arenatik Europako talde boteretsu guztiak pasako dira. Gauzak horrela, Euroleagueko fase erregularrarekin eta final laurdenetako Play Offarekin, Gasteizek saskibaloi eskaintza izugarria izango du aurten.