Pop-rock-eko talde kanariarrak emanaldia eskainiko du datorren urriaren 5ean Buesa Arenan.
Efecto Pasillo, denboraldiko ekitaldi handienerako lehen talde baieztatua. Opening Game-a indartsu dator adin guztietako ikusleak urteko gertakari arrakastatsuenetako batera erakartzeko. Datorren urriaren 5ean (18:00), Baskoniak Morabanc Andorraren aurka jokatuko du Endesa Ligako etxeko estreinako neurketa. Bertan, baskonia zaleek saskibaloia, emanaldiak eta ikuskizun ugari izango dituzte zain, denboraldiari hasiera emateko festan.
Efecto Pasilloren inguruan
Efecto Pasillo sektorean 17 urte baino gehiagoko esperientzia duen pop-rock-eko taldea da, Kanaria Handian jaioa eta Ivan Torres (ahotsa), Javi Moreno (bateria), Nau Barreto (gitarra) eta Arturo Sosak (baxua) osatua.
Taldeak 6 disko ditu guztira, arrakasta handiekin, hala nola, “Cuando me siento bien”, “No importa que llueva” edo “Pan y mantequilla”. Azken honekin, Platinoko Disko Bikoitza lortu zuten 2021ean. Nazioarte mailako talde honek Urrezko Diskoa eta Platinozko lau Disko ditu bere palmaresean, baita Clickers Los40-ko sari ugari ere. Bere ibilbide musikalean, talde kanariarrak single ugarirekin lortu du Espainiako eta Latinoamerikako musika zerrendetako posturik gorenetan kokatzea.
Lau kideko talde honek 1,2 milioi entzule baino gehiago ditu hilero Spotify-n.
Gero eta gutxiago falta da Buesa Arenak Europako entretenimendurik onenari ateak irekitzeko eta Efecto Pasillok ez du ekitaldi handi hau galdu nahi.