Baskoniako entrenatzaileak etxeko txapelketako 400. garaipena sinatu du Rio Breoganen aurka.
Dusko Ivanovic laugarren entrenatzailea bihurtu da Endesa Ligan 400 garaipenetara iristen. Rio Breoganen aurkako neurketan, montenegrokoa Aito Garcia Renesesen, Pedro Martinezen eta Pablo Lasoren klubera batu da.
Bijelo Poljekoak 583 lehia zuzendu ditu 17 denboralditan. Etxeko txapelketan bi talderen aulkian izan da, Baskonia eta Bartzelona, talde gasteiztarrean pasata bere denborarik gehiena.
400 garaipenetatik 329 (%68,8) historia egiten jarraitzen duen klubarekin lortu ditu, Baskonia. Garaipen garrantzitsuak hiru liga irabazteko (2002, 2010 eta 2020).
Bere laugarren etapan, historia egiten jarraitzen du entitate gasteiztarrean Dusko Ivanovicek.
Beste garaipen askorengatik, Dusko!