Erasokor jokatzen eta irabazteko modu ezberdinak bilatzen jarraituko dutela ziurtatu du Montenegroko entrenatzaileak.
TD Systems Baskoniak Urbas Fuenlabrada izango du aurkari ostegun honetan, 21:45ean, Endesa Ligako estreinatu berri den denboraldiko bigarren jardunaldian. TD Systems Baskoniako teknikariak arreta eskaini die hedabideei partidaren aurreko orduetan.
Dusko Ivanovicek argitu du Zora Dragic zein egoeratan dagoen. “Denboraldi-aurrean min batzuk izan zituen, ondo sendatu zen, eta ez zuen inolako arazorik izan. Orain, berriz ere traba txikiak ditu, eta ez dugu arriskatu nahi. Denborari dagokionez, hamar egun itxaron behar ditugula uste dugu “.
Ostegunean Urbas Fuenlabradaren aurka jokatutako duten partidari dagokionez, ia talde berria izan arren, oso ondo jokatzen ari direla dio Ivanovicek. “Haien aurka jokatzea zaila da, ustekabeko egoera asko jokatzen dituztelako. Talentu handia dute bata bestearen arteko egoeretan, bikain egiten dute korrika, trantsizioan dagoen talde onenetakoa da, oso ondo errebotatzen du eta bakarkakoetan kalitate handia dauka “. “Izaera handiko taldea dela erakutsi dute euren lehen partidan. Asko gustatu zitzaizkidan denboraldi-aurrean jokatzen ari ziren bezala, baita Obradoiroren aurkako lehen zatian ere, izaera eta indar handiarekin “.
Partido bakoitza ezberdina da, baina beti defentsa ona izan behar dela azpimarratu du entrenatzaileak. “Erasoari dagokionez, patxada gehixeagorekin jokatu behar dugu, eta jokoa hobeto irakurtzen jakin, batez ere partidako une garrantzitsuenetan”. “Gure defentsa oso oldarkorra izan da, eta baloi asko lapurtu ditugu, baina prest egon behar gara hainbeste lapurketa egingo ez ditugun partidoetarako. Oldarkor jokatuko dugu, baina ez dugu hainbeste lapurketa egingo, eta irabazteko beste modu bat aurkitu behar dugu”.
Murrizketak egon diren arren bizi dugun osasun egoeraren ondorioz, denbora pasa ahala, ikuslerik gabe jokatzera mundu guztia ohituko dela adierazi du Dusko Ivanovicek. Denek kontzentratuta eta partidoan pentsatzen egon behako dute.