Montenegroko entrenatzailea komunikabideen aurrean izan da aurkeztua Buesa Arenako prentsa aretoan.
Goraino bete den Fernando Buesa Arenako prentsa aretoak Dusko Ivanovicen aurkezpena hartu du Baskoniako entrenatzaile berri gisa. Prestatzailea ilusioz agertu da Gasteizera itzultzearekin: “Pozik berriz ere hemen egoteagatik. Nire taldea da, nire hiria da, nirea bezala sentitzen dut”.
Felix Fernandez, kirol zuzendariak, entitate urdin-gorriaren ilusioa azpimarratu du Duskorekin: “Lehen eguneko ilusio berdinarekin dator, oso pozik gaude bere ailegaerarekin”.
Gasteizko aulkiaren buruan bere laugarren etapa hasiko du Duskok, eta Montenegroko entrenatzaileak argi du bere jokalariei transmititu nahi diena: “Konfiantza gehiagorekin jokatu behar dute, honetan sinetsi eta pazientzia izan behar dute nora joan nahi dugun jakiteko. Irabazten duen talde bat entrenatu nahi dut”.
Entrenatzaile urdin-gorri berriak argi du denboraldi honetarako helburua: “Irabazi egin nahi dut, hona irabaztera etorri naiz”.