Baskoniak Lituaniara bidaiatuko du Zalgirisen aurka azaroko azken neurketa jokatzeko.
Azken asteetan bost porrot jarraian erdietsi ondoren, Pablo Lasoren gizonek Lituaniarako bidea hartuko dute garaipenaren bidera itzultzeko helburuarekin. FIBA-ko geldialdiaren ondoren, Baskoniak Zalgirisen aurka neurtuko ditu indarrak (osteguna, 19:00). Talde urdin-gorriak bosgarren garaipena lortu nahi du ondo ezagutzen duen eta 2019az geroztik irabazten ez duen eszenatoki batean. Bi taldeen arteko balantzea 16 garaipen eta 14 porrotekoa da gasteiztarren mesedetan.
7. Zalgiris Kaunas (7 garaipen eta 4 porrot): Andrea Trinchieri buru duen taldea denboraldi hasiera ona egiten ari da Zalgirio Arenan duen sendotasunari esker, bertan jokatutako sei neurketatik bost irabazita. Lonnie Walker IV.a Kaunasera iritsi izana lituaniarren fitxaketa handienetako bat izan da. Sylvain Francisco da Zalgirisen erasoko erreferente nagusiena, batez beste, 12,3 puntu erdietsita.
13. Baskonia (4 garaipen eta 7 porrot): Beste jardunaldi bat Buesa Arenatik kanpo, garaipenaren bidera itzuli nahi duen talde gasteiztarrarentzat. Pablo Lasok ezin izango du Timothé Luwawu-Cabarrot erabili Baskoniak azaroan jokatuko duen azken norgehiagokan. Arabarrek beraien indarra ateratzea bilatuko dute txapelketa kontinentaleko bosgarren garaipena lortzeko.