Joan Peñarroyaren gizonek garaipen batekin amaitu nahi dute astea Euroleaguen izandako porrotak atzean uzteko.
Euroleagueko jardunaldi bikoitzaren ondoren, Baskoniak Unicajaren bisita jasoz (igandea, 18:30) amaituko du astea. Urdin-gorriek etxeko txapelketako seigarren neurketa jokatuko dute, lehen lau partidetatik hiru irabazita. Ibon Navarroren gizonek Buesa Arena azkenekoz pasaden denboraldiko irailaren 30ean bisitatu zuten eta orduan talde arabarra atera zen garaile Opening Game-an.
2º Baskonia (4 garaipen eta porrot 1): Euroleaguen Bayernen eta Zalgirisen aurka bi porrot jasan ondoren, Joan Peñarroyaren gizonek garaipen batekin amaitu nahi dute astea. Baskoniak malagako taldearen bisita jasoko du Endesa Ligako seigarren jardunaldian. Azken jardunaldian Zaragoza gainditu ostean (80-85), talde arabarra garaipen berri bat lortzen ahaleginduko da. Partidako bataz beste 97,40-ko balorazioa erdietsita, urdin-gorriak txapelketako laugarren talderik baloratuena dira.
10º Unicaja (2 garaipen eta 3 porrot): Azken jardunaldian Joventuten aurka irabazita eta hiru porroteko bolada amaituta iritsiko dira gasteizera Ibon Navarrok zuzentzen dituen gizonak. Dario Brizuelaren irteeraren ondoren, Unicajak Bàsquet Gironatik etorritako Kameron Taylor hegalekoa fitxatu du. 16,4 puntu, 3,4 asistentzia eta 16-ko balorazioarekin, Kendrick Perry da talde andaluziarreko jokalaririk nabarmenena.
Baskoniaren eta Unicajaren arteko Endesa Ligako azken hamar norgehiagoketatik, zazpitan atera dira garaile urdin-gorriak. Igande honetan (18:30), arabarrak garaipen berri bat lortzen ahaleginduko dira, zaleen aurrean, astea garaipen batekin ixteko.