Gure kilometroa Florida kalean izango da, arratsaldeko 20:30-ak aldera
20. euskararen aldeko Korrika gaur abiatuko da Otxandiotik eta 2.535 kilometro burutu ondoren, Iruñara helduko da apirilaren 8an. Lasterketa aurrera darrai eta aurtengoa 20. Edizioa izango da, non Gasteiz hiriko futbol eta saskibaloi taldeak parte hartuko duten.
Korrikak zeharkatzen duen lehen euskal hiriburua Gasteiz izango da, arratsaldeko 18:30-tik aurrera. Bertan, Deportivo Alavesak eta Baskoniak kilometro batez lekukoa eramango dute euskera bultzatzeko asmoz. Tokia Florida Kalea izango da eta bere iritsiera arratsaldeko 20:33-tan aurreikusita dago.
Gainera, 5+11 Fundazioak ere parte hartuko du, bere Saskibaloi eta Futbol Eskolako jokalari zein gurasoekin, hiriko bi taldeen koloreak jantziz. Beste alde batetik, Akerrek eta Babazorrok euskararen alde korrika egingo dute ere.
Baskonia-Alavés taldetik luzaera egiten dizuegu jarraitzaile guztiei gure kilometroan parte hartu dezazuen eta gure taldeen koloreak erakus ditzazuen.