Pablo Lasoren gizonek Real Madrilen, Asvelen eta Bartzelonaren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Honek jarraitu egiten du. Pasaden larunbatean Murtzia gainditu ondoren, Baskoniak denboraldiko lehen jardunaldi hirukoitzari egingo dio aurre. Intentsitate handiko zazpi egunetan, talde arabarrak Real Madrilen (asteartea, 20:30), Asvelen (ostirala, 20:30) eta Bartzelonaren aurka (igandea, 18:30) neurtuko ditu indarrak Euroleagueko eta Endesa Ligako jardunaldi berrietan.
Chus Mateok zuzentzen duen Real Madril ligako azken neurketan Surne Bilbao Basketen aurka erortzetik iritsiko da Buesa Arenara (asteartea, 20:30). Urdin-gorriek bezala, Euroleaguen garaipen eta porrot bateko balantzea du. Talde zuriak Andres Felizen eta Usman Garubaren bajak izango ditu. 15 puntu, 3 errebote eta 12,5-eko balorazioarekin, Dzanan Musa da Chus Mateorenen jokalaririk nabarmenena Europako txapelketan.
LDLC ASVEL, asteko bigarren aurkaria Baskoniarentzat (ostirala, 20:30). Kasu honetan, urdin-gorriek frantziara bidaiatuko dute Pierric Poupetek zuzentzen duen taldeari aurre egteko. ASVEL sei fitxaketa berrirekin indartu da denboraldi honetara begira: Theo Maledon, Melvin Ajinca, Tarik Black, Shaq Harrison, Admiral Schofield eta Neal Sako. Sailkapeneko 11. postuan, talde frantziarra garaipen eta porrot bateko balantzearekin ageri da.
Astea ixteko, Pablo Lasoren gizonek Bartzelona bisitatuko dute (igandea, 18:30) Endesa Ligako laugarren jardunaldian. Hiru jardunaldiko aste intentsuari amaiera emateko, urdin-gorriak Joan Peñarroyarekin berrelkartuko dira. Blaugranek bikain ekin diote etxeko txapelketari lehen hiru neurketetan garaipena lortuz Granada, Lleida eta La Laguna Teneriferen aurka. Gainera, pasaden denboraldiarekin alderatuta, taldea Youssoupha Fall, Chimezie Metu, Juan Nuñez, Justin Anderson eta Kevin Punterrekin indartu da. Tarrasako entrenatzaieak Joel Parraren baja izango du.
Hiru erronkako astean, Pablo Lasoren gizonek bi txapelketetan batzen ahaleginduko dira.