Urdin-gorriek Rio Breogan gainditu dute Endesa Ligako lehen garaipena lortuz.
Joan Peñarroyaren gizonek garaipen batekin ekin diote 23/24 denboraldiari Rio Breogan 79 eta 88-ko markagailuarekin mendean hartu ostean. Hasieratik markagailuan aurretik joan ondoren, urdin-gorriek garaipena lortu dute el Pazon. Baskoniako jokalari berri Codi Miller-McIntyre-k eta Chima Monekek partida handia jokatu dute. Joko-antolatzaileak 14 puntu, 4 asistentzia eta 18-ko balorazioa lortu du eta pibotak berriz, 10 puntu, 14 errebote eta 21-eko balorazioa. Urdin-gorrien jokalaririk nabarmenena baina Markus Howard izan da, 29 puntu eta 32-ko balorazioarekin.
Baskoniak hasiera ona izan du el Pazon eta 2 eta 10-eko partzial batekin, norgehiagokako lehen aldeak lortu ditu. Veljko Mršić-en gizonak suspertu egin dira eta aldea puntu bakarrera murriztu dute. Erasoko jokoan asmatuz, berriz ere aldea handitzea lortu dute gasteiztarrek (11-22) entrenatzaile kroaziarraren hutsartea eraginez. Rio Breogan indartsu atera da geldialditik eta 8 eta 1-eko partzial batekin, lehen laurdena 19 eta 23 amaitu da. Etxekoek intentsitatea mantendu dute, baskoniaren saskiratze erritmoa galaraziz (28-33). Urdin-gorrien aldeko partzial batekin 37 eta 49-ko markagailua ekarri du atsedenaldirako.
Baskonia sentsazio onekin atera da aldageletatik eta partidako errentarik handiena lortu du (44-62). Rio Breoganen hutsartearen ondoren, lugoko taldeak erasoko hainbat jokaldi on kateatu ditu, aldea sei puntura murriztuz (57-63). Azken laurdenera 57 eta 67-ko markagailuarekin iritsi da. Markus Howarden gidaritzapean, Baskoniak 13 puntuko diferentzia lortu du lau minuturen faltan (69-82).
Baskoniak bere hurrengo erronkari begiratzen dio. Talde arabarrak Murtziara bidaiatuko du, asteazken honetan (20:30) UCAM-en aurka Endesa Ligako bigarren garaipena lortzeko helburuarekin.