Endesa Ligako 23/24 denboraldia Lugon hasiko du Baskoniak.
Aurre-denboraldiko neurketen ondoren, Joan Peñarroyaren gizonek Pazora bidaiatuko dute Endesa Ligako denboraldi berri bati ekiteko. Igande honetan, 17:00etatik aurrera, urdin-gorriek Rio Breoganen aurka jokatuko dute 23/24 denboraldiko lehen norgehiagoka ofizialean. Endesa Liga eta Basketball Champions League-a jokatuko dituen denboraldiari aurre egiteko, ia erabat berregituratutako taldea da galiziarra, bederatzi jokalari berrirekin.
Bigarren urtez jarraian, Veljko Mršić-en aginduetara arituko dira. 17/18 denboraldian Bilbao Basketekin debuta egin ondoren eta pasaden urtean Breoganera itzuli ondoren, Endesa Ligako bere hirugarren denboraldiari egingo dio aurre prestatzaile kroaziarrak.
Lugoko taldeak bederatzi fitxaketa egin ditu udako merkatu honetan. Rio Breoganek, Endesa Ligan esperientzia ez duten, Zan Siskorekin, Anthony Politerekin eta Matas Jogelarekin indartu du kanpoko jokoa. Baina kanpoko jokoko fitxaketarik nagusiena, azken 13 urteak Joventuten pasa dituen Albert Venturarena izan da.
Barneko jokoari dagokionez, Rio Breoganek bost fitxaketa egin ditu: Matej Rudan, Dimitrios Agravanis, Martynas Sajus, Juan Fernández eta Mouhamet Diouf. Guztiek dute esperientzia europako ligarik nagusienetan.
Igande honetan (17:00) bi taldeek arteko 50. partida jokatuko da. Joan Peñarroyaren gizonek beste denboraldi zirraragarri bati emango diote hasiera, eta denboraldiko lehen garaipena eskuratzea izango dute helburu.