Baskoniak Anadolu Efes, Fenerbahce eta Rio Breogan izango ditu aurkari.
Bidai astea Pablo Lasoren gizonentzat. Etxean bi garaipen handi batu ondoren, urdin-gorriek hiru erronka gogor izango dituzte etxetik kanpo. Asteazkenean (18:30), Baskoniak Anadolu Efesen aurka neurtuko ditu indarrak, bi egun geroago (ostirala, 18:45) Fenerbahceren aurka jokatzeko. Urdin-gorriek Lugon amaituko dute astea (igandea, 17:00) Rio Breogani bisitatuz.
Anadolu Efes, asteko lehen aurkaria Baskoniarentzat. Gasteiztarrek Euroleaguen batzen jarraitzea bilatuko dute Luca Banchirenen aurka. Europako azken lau norgehiagokak irabazi ondoren, Istanbuleko taldea sailkapeneko bederatzigarren postuan iritsiko da. Neurketa handi batean, txapelketako osoko hirugarren talderik baloratuenaren aurka neurtuko ditugu indarrak. Taldearen buru Shane Larkin ageri da 10.9 puntu eta 15.5-eko balorazioarekin.
Baskoniaren asteko bigarren aurkaria txapelketa kontinentalean Fenerbahce izango da. Txapelketan errebote gehien hartzen dituzten taldeetako bi izango dira aurrez aurre. Baskoniak 36.2 aldaratze jasotzen ditu eta Fenerbahcek 35.6. 20 garaipen eta 10 porroteko balantzearekin, Turkiarrak sailkapeneko bigarren postuan kokaturik ageri dira.
Hiru norgehiagokako asteari amaiera emateko, Baskoniak Lugora bidaiatuko du, Rio Breoganen aurka, Endesa Ligako erronka berri bati aurre egiteko. Baskoniak garaipen garrantzitsu bat batzeko borrokatuko du. Bi taldeen arteko 53. neurketa izango da, garaipenen balantzea urdin-gorrien aldekoa izanik 40-rekin. 13.9 puntu rta 12.1-eko balorazioarekin, Darrun Hillard da talde Galiziarreko jokalaririk nabarmenena.
Etxeko bolada ona kanpora luzatzeko helburuarekin, Baskoniak hiru norgehiagoka berri jokatuko ditu Zurbanoko pabiloitik haratago.