Urdin-gorriek UCAM Murtziaren bisita jasoko dute asteko lehen neurketan.
Endesa Ligako fase erregularreko azken esprinta baskoniarentzat non ostiral honetan, 18:15etatik aurrera, Sito Alonsoren gizonen bisita jasoko duten. Baskoniak playoff-etako borrokan jarraitzeko, Manresaren emaitzak itxaronda, 18. garaipena lortzeko borrokatuko du. Denboraldi erregularrean Buesa Arenan jokatuko den azken norgehiagoka izango da eta Dusko Ivanovicen gizonek, zaleen babesarekin, garaipen berri bat nahi dute.
9. Baskonia (17 garaipen eta 15 porrot): Urdin-gorriek azken neurketa erabakigarriei egingo dizkiete aurre 8 talderik onenen artean sailkatzeko. Lehen hitzordua, ostiral honetan (18:15) izango dute talde murtziarraren aurka Zurbanoko pabiloian. Gasteiztarrak txapelketa osoko hirugarren talderik saskiratzaileena eta laugarren baloratuena dira. Baskonia asteko lehen garaipena lortzen ahaleginduko da, Buesan denboraldi erregularra modurik onenean agurtzeko.
7. UCAM Murtzia (20 garaipen eta 12 porrot): Talde murtziarra playoff-eko postuetan mantentzeko helburuarekin iritsiko da Buesara. Azken neurketan Unicajaren aurka erori ondoren, sailkapeneko zazpigarren postura jaitsiz, Sito Alonsorenek hurrengo kanporaketa jokatzeko balioko liokeen 21. garaipena lortzeko borrokatuko dute. Defentsa onarekin, txapelketa osoan baloi gehien lapurtzen dituen bigarren taldea da murtziarra.
Bi taldeen arteko 50. lehia izango da, balantzea baskoniaren aldekoa izanik 36 garaipenekin. Ostiral honetan (18:15), berriz ere indarrak neurtuko dituzte Endesa Ligako fase erregularreko azken-aurreko norgehiagokan.