Urdin-gorriek hiru erronka berriri egin beharko dizkiete aurre Zurbanoko pabiloitik kanpo.
Partizan, Zalgiris eta Bilbao Basket izango dira Baskoniaren asteko aurkariak. Lehen geldialdia astearte honetan, martxoak 19 (20:30), iritsiko da, non gasteiztarrek Belgraden jokatuko dute asteko lehen lehia. Bi egun beranduago (osteguna 21, 19:00), Zalgirio Arena bisitatuko dute asteko europako bigarren neurketarako. Azkenik, ibilbidea bizkaiko lurretan amaituko dute, Bilbao Basketen (igandea, 17:00) aurka Endesa Ligako 26. jardunaldia jokatzeko.
Partizzan Mozzart Bet (13 garaipen eta 16 porrot), asteko lehen aurkaria urdin-gorrientzat. Astearte honetan (20:30), Baskoniak Belgradeko taldea bisitatuko du garaipen boladari jarraipena emateko, Buesa Arenako azken lau norgehiagokak irabazi ondoren. Neurketa garrantzitsua Partizanen aurka PlayIn-eko postuetan mantentzeko jarraitzeko balioko lukeen garaipena eskuratzeko. Bi taldeen arteko 11. lehia izango da, non joaneko neurketan Baskoniak 84 eta 83-ko markagailuarekin irabazi zuen. Astearte honetan emaitza errepikatzen eta Belgradeko taldeari bigarrenez ahaleginduko da.
Zalgiris (11 garaipen eta 18 porrot,) Baskoniaren asteko Euroleagueko bigarren lehia izango da. Andrea Trinchierik zuzentzen duen taldea garaipenaren bidera itzultzen saiatuko da europako azken 3 neurketetan erori ondoren, sailkapeneko 15. postura jausiz. Txapelketako bi saskiratzaile nagusienetarikoak diren jokalarien arteko lehia. Markus Howard, txapelketako bigarren saskiratzaile nagusiena da, bataz beste 18,5 puntu lortuz, eta Keenan Evans laugarrena, neurketako 17,3 puntu erdietsiz.
Hiru norgehiagokako asteari amaiera emateko, gasteiztarrek Bilbao Basketi egingo diote bisita Miribillan, etxeko txapelketari dagokion jardunaldi berri batean. PlayOff-etako postuetara itzuli ondoren, Baskonia garaipen berri bat lortzen ahaleginduko da Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldearen aurka. Igande honetan (17:00), Endesa Ligako 42. derbia jokatuko dugu, non joaneko partidaren emaitza (92-72) berdintzeko saiatuko gara. Urdin-gorriek kantxa zail bat bisitatuko du, Bilbao Basketek etxean jokaturiko azken 5 neurketak irabazi baititu, azkena pasaden igandean Joventuten aurka.
Hiru erronka berri Baskoniarentzat, non garaipen berriak eskuratzen ahaleginduko den bi txapelketetan.