Kluba eta jokalaria bere kontratuaren desegiterako adostasunera iritsi dira eta letoniarrak etapa profesional berria hasiko du Gasteizetik urrun.
Jada Davis Bertans ez da Baskonia-ren diziplinako. Saski Baskonia eta jokalaria akordiora heldu dira bere desloturarako. Jokalari letoniarrak ez du talde gorri-urdineko kide izaten jarraituko hurrengo denboraldian.
Davis Bertansek Baskoniako jokalari bezala bi denboraldi ixten ditu horrela. Azken denboraldi honetan 2015eko martxoan bere belaunean jasan zuen lesioak markatuta geratzen da. Lesio honek hamar hilabetetan zeharreko lehiaketatik kanpo egotera behartu zuen. Letoniarra Endesa Ligako 47 partidatan eta Euroleagueko 37tan lehiatu da.
Klubak jokalariari eskertzen dizkio bere konpromiso guztia eta Baskoniaren diziplinako izan den denboran zeharreko profesionaltasuna eta zorietako onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.