Jokoaren aspektu guztietan laguntzeko eta energia asko transmititzeko helburuaz dator jokalari letoniarra.
Davis Bertans jokalari baskonista izango da 2014/2015 denboraldian. Jokalari gaztea Laboral Kutxaren pieza berrietako bat izango da. “Oso ondo sentitzen naiz. Orain Estatu Batuetan entrenatzen hasi naiz eta oso ondo nabil” adierazi du fitxaketa berriak.
“Itxaropen handiak ditut jarrita aurtengo denboraldian. Euroleague jokatzeko irrikitan nago. Top 16a eta Top 8a jokatu nahi ditut. Endesa Ligan jokatzeko gogo handiz nabil baita ere. Liga erregularrean eta Play Offean ondo moldatu gaitezkeela uste dut. Partidu guztiak eta Superkopa irabazi nahi ditut” azaldu du jokalariak.
Bertansek Baskoniako jokalari ohi asko ezagutzen ditu. “Oso emozionatuta nago. Baskonian egondako jokalari asko ezagutzen ditut. Europan arrakasta handia izan eta gero, ibilbide izugarriak izan dituzte NBAn. Hori dela eta, asko pozten nau Gasteizera etorri izanak”.
Jokalari letoniarrak ez du Gasteiz ezagutzen, baina oso ondo hitz egin diote hiriburu arabarrari buruz. Besteak beste bere anaiak bertan jokatu izan du, “aurten Bilbao Basketen jokatu du. Asko gustatu zaio Bilbo eta Euskadi. Kalitatezko janaria eta jatetxe onetara joatea asko gustatzen zaio. Berarentzat itzelezko esperientzia izan da”.
Fitxaketa berriak bere jokoa deskribatu digu “nire hiruko jaurtiketan lan asko egin dut. Jokoaren aspektu guztietan hobetzen saiatzen naiz eta gogor egiten dut lan. Kantxan nagoenean nire lehentasuna ondo defendatzea da”.
Davis Bertansek oso argi hitz egiten du “partiduaren garrantzia edozein delarik, galtzea asko gorroto dut. Irabazteko helburu bakarraz, beti ematen dut nire %100a”.
Gainera, Bertansek taldeari gauza asko eskaini diezazkiokeela adierazi du. “Kantxan energia asko transmititu dezaket. Jaurtitzaile bezala, taldeak saskiratu dezan egingo dut lan. Azken finean, ahal dudan aspektu guztietan laguntzen saiatuko naiz”.