Marco Crespiren ideietara moldatzea oso erreza dela adierazi du jokalariak. Aspektu eta egoera guztietan gogor lan egitea eta %100a ematea eskatu die entrenatzaile italiarrak.
Gaur goizean Davis Bertans Laboral Kutxako jokalari bezala izan da aurkeztua. Felix Fernandez Kirol Zuzendaria berarekin izan da prentsaurrekoan eta jokalari letoniarrak 42 zenbakia eramango duela jakin dugu.
Prentsa aretoan sartu baino lehen, Bertansek pabilioia bisitatu du. Besteak beste, pasilloetan eskegita dauden argazkietan fijatu da. “Klub historiko honetan egotea aurrera pausu bat da niretzat. Prentsa aretora nentorrela trofeo asko ikusi ditut. Pasiloetan Prigioni, Splitter edo Teletovic bezalako jokalarien argazkiak ikusi ditut. Nik ere bertan agertu nahi dut. Horretarako partidu onak egiteaz gain, irabazi egin beharko dugu” adierazi du jokalari baskonistak.
Aurkezpenean zehar, Davis Bertans txantxetan aritu da. Oraindik ez du Gasteiz gehiegi ezagutzen entrenamenduetan zentratuta egon baita. Hala ere, bere anaiak Bilbao Basketen jokatzen duela kontuan izanda, Euskadi zertxobait ezagutzen du. “Bera oso gustura dago Euskadin. Bi taldeen artean lehia handia dagoenez, ez dizkit gauza onik esan. Derby oso polita eta lehiatua da, beraz aste horietan ez dugu berba askorik egingo” esan du fitxaketa berriak.
Bertansek bere lehen sentsazioei buruz hitz egin du. “Taldea eta entrenatzailearen ideiak asko gustatzen zaizkit. Oso talde gaztea gara eta entrenatzaileak gogor lan egin dezagun eta gure %100a eman dezagun eskatu digu (bai partiduetan, bai entrenamenduetan). Borroka egin behar dugula argi dauka eta ideia hauetara moldatzea oso erreza da. Denok talde bezala jokatu behar dugu” azaldu du Bertansek.
Mamadou Diop eta Adam Hanga
Davis Bertansek hitz egin ondoren, Felix Fernandezen txanda heldu da. Mamadou Diopek lehen taldean formazio jokalari bezala jokatuko duela adierazi du Kirol Zuzendariak.
Diop laugarren kupoa izango da 12 jokalariko taldean. Beraz, taldea fitxaketa bakarraren faltan da (base bat). Felix Fernandezek Adam Hangaren egoera azaldu du baita ere. “Avelinorekin ixtear dago, baina ukitu batzuk falta dira oraindik. Astean zehar konponduko da” azaldu du Kirol Zuzendariak.
Escucha las declaraciones de Davis Bertans
[flickr_set id=”72157646472354988″]