EDP Saskibaloi Kanpus Internazionalaren seigarren edizioa hurrengo ekainak 29an hasiko da. Lagun berriekin 15 eguneko elkarbizitza, etengabeko ikaskuntza eta batez ere, goi mailako saskibaloia. Nahiz eta sei urte bakarrik izan, Kanpus hau erreferente bihurtu da bere mailan. Dena dela, gazteentzat esperientzia ahaztezina izateko helburuaz, organizaziotik urtez urte berrikuntza ugari ezartzen dira.
Kanpusa bi txandatan dago banatuta. Lehena ekainak 29tik uztailak 6ra izango da eta bigarrena, uztailak 6tik 13ra.
“Ebentuaren oinarria berdina da, baina aldaketa batzuk egongo dira” adierazi digu David Gilek, Kanpuseko Zuzendaria eta Laboral Kutxako entrenatzaile laguntzailea. Gilek berrikuntza batzuk azaldu dizkigu. “Kanpusa erakargarria izateko asmoz, urtero gai berriak sartzen saiatzen gara. Aurten taktika indibidualaren hobekuntzan zentratuko gara. Aktibitate tekniko hau talde ikuspegi baten jorratuko dugu eta horretarako taldekide baten laguntza beharrezkoa izango da. Honetaz gain, jaurtiketa monografikoak landuko ditugu. 6 mini-entrenamendutan jaurtiketaren fundamentuak jorratuko ditugu eta arratsaldean lan guzti honi zentzua ematen saiatuko gara. Honetaz gain, Kanpusaren azken egunean all-star bat jokatuko da”, gehitu du Kanpus Internazionaleko Zuzendariak. Gainera, aurtengoan prezioak izozteaz gain, ordainketa epeetan finantza daiteke.
“Opor” aste honetan -egunero zazpi orduz- gazteak saskibaloi kontzeptu berriak ikasten arituko dira jo ta ke. “Goizean zehar lan indibidualizatu bat jorratuko da, gero arratsaldean ikasitakoa taldeetan (2×2, 3×3…) aplikatzeko. Gauean berriz, Kanpus Liga jokatuko da” azaldu du David Gilek.
Parte hartzaileek estalduradun 11 saskibaloi kantxa izango dituzte eskuragarri eta, esperientzia ahaztezina izan dadin, Kanpusak zerbitzu ugari jarriko ditu haien eskura. “Lehen egunean hainbat froga egiten ditugu parte hartzaileak ikusteko eta gero, taldeak egiten ditugu. Taldeak ahalik eta homogeneoenak egiten saiatzen gara. Haiek gustura egotea da helburua. Azken finean, haientzat opor aste bat da eta ikasteaz gain ondo pasatu dezaten nahi dugu. Beraz, urtean zehar haien taldeekin ikasi ez dituzten saskibaloi kontzeptuak modu dibertigarri baten eskuratzen dituzte” adierazi du Gilek.
Urte osoan zehar antolatzaileek egiten duten esfortzuan eta lanean dago Kanpusaren arrakastaren sekretua. “Begirune osoz lan egiten dugu Kanpusean. Gure ideiak errespetatzen ditugu. Beste Kanpusetatik atsegin duguna egin eta gustuko ez duguna deuseztatzen dugu. Hau da gure arrakasta txikia, errespetua. Proiektu liluragarri hau urtez urte ari da hazten”.
Hala ere, 7 egun hauetan dena ez da saskibaloia. Gazteen arteko elkarbizitza eta aisialdien probetxua dira antolatzaileen buruhauste nagusiak. David Gilek adierazi digun bezala “parte hartzaileek denbora librea izango dute. Bazkalostean adibidez, lagunak egiteko eta beste aktibitate batzuk lantzeko denbora dute. Gainera, informatika edo hizkuntzak bezalako beste esparru batzuetan ere formazioa eskaintzen diegu. Hala ere, aktibitate hauek jorratu nahi ez dituzten gazteek saskibaloia landu dezakete soilik. Egunero, entrenatzaile bat jarri eta gai bat lantzen dugu; gazteentzako clinic-a deritzena”. Gazteak egunero 7 orduz aritzen dira saskibaloian eta hauei “konpromisoa exijitzen zaie”. Dena dela eta esperientzia ahaztezina izan dadin, batez ere Kanpusa osotasunean bizitzea eta disfrutatzea eskatzen zaie.
EDP Kanpus Internazionalaren indargune garrantzitsuenetako bat entrenatzaileak dira. “Gai indibidual guztiak ondo lantzeko, uztail bakoitzeko entrenatzaile bat jartzen dugu. Parte hartzaileek ahalik eta gehien ikasi dezaten, gaitasun handiko entrenatzaileak jartzen ditugu. Entrenatzaile izatearekin ez da nahikoa, esperientzia eta gaitasuna beharrezkoak dira. Hau oso garrantzitsua da. Azkenean, ume batek aste baten ez ditu joko mailan aldaketa asko emango. Hori dela eta, aste honetan landutakoak kalitatezkoa izan behar du umeek esperientzia on bat eraman behar dutelako haiekin” gehitu du Kanpus Internazionaleko Zuzendariak.
Kanpusean jorratuko diren aktibitate guztietan atentzio handia dago jarrita. Pabilioi bakoitzean fisioterapeuta bat eta ordutegien jarraipenaz arduratuko den koordinatzaile bat egongo da. “Kanpusaren atzean pertsona askoren lana dago. Besteak beste, umeei ezer ez faltatzea eta Kanpusaren garapena behar bezala joatea dira langile hauen ardurak. Gainera, gurasoekin oso harreman ona dugu eta momentu oro gaude haientzat eskuragarri” adierazi du David Gilek.