Saskibaloi eskolako kideek astelehenetik aurrera apuntatu ahal izango dira.
Beste denboraldi batez, Baskonia-Alaves Fundazioa eta talde urdin-gorria batu egin dira udako oporrei begira planik onena eskaintzeko. Gabonetako eta Aste Santuko esperientzia bikainen ondoren, 2012 eta 2018. urteen artean jaiotako haurrentzako jardueraz, ikaskuntzaz, jolasez eta dibertimenduz beteriko programa eskainiko duen Baskoniaren Udako Campusa iritsi da.
Interesa dutenek hurrengo asteartetik, maiatzak 14, eman ahal izango dute izena, astelehenetik aurrera Saskibaloi Eskolako kideek, ekainaren 17ra arte luzatuz. Plazak mugatuak dira eta izen ematea fundacionbaskoniaalaves.org webgunearen bidez edo Baskonia-Alaves Storen egin ahal izango da.
Campusa San Andreseko eta Judimendiko instalazioetan garatuko da, 9:00etatik 13:30etarako eta 9:00etatik 15:00etarako ordutegian, azken honek igerilekua eta bazkaria eskainiz BAKH-en, bost txandatan.
1go astea: Ekainaren 24tik 28ra
2. astea: Uztailaren 1etik 5era
3. astea: Uztailaren 8tik 12ra
4. astea: Uztailaren 15etik 19ra
5. astea: Uztailaren 22, 23, 24 eta 26
Egun hauetan, saskibaloiaren hastapeneko eta kirol anitzeko jarduerak egingo dira, betiere, parte-hartzaileen kirol eta garapen integralera bideratuta, parte-hartzea, berdintasuna, ilusioa, lankidetza, tolerantzia, iraunkortasuna eta taldea sustatuz balio nagusi gisa.
PARTE HARTZAILEAK:
2012 eta 2018. urteen artean jaiotako neska-mutikoak.
JARDUERAK:
Saskibaloi entrenamenduak, aisialdiko jolasak, NOVA Jump Gorbeiara edo Hontza Extrem Abentura Parkera txangoa (aste txandakatuak), atezainentzako talde esklusiboa eta igerilekua eta bazkaria (azken hau B aukera hartzen dutenentzat).
ORDUTEGIAK:
A aukera: 9:00etatik 13:30etara
B aukera: 9:00etatik 15:00 etara (BAKH-en igerilekua eta bazkaria barne edukirik)
Goizeko 8:00etatik aurrera, dohako zaintza zerbitzua.
MATERIALA:
2 kamiseta, kulotea eta bisera. Eguneko bazkaria BAKH-n eta lekualdaketak eta BAKH-eko igerilekurako sarrera.
PREZIOAK:
A aukera 130€ (100 azken astea) eta B aukera 180€ (145 azken astea)
%5-eko deskontua 2 aste edo gehiago erreserbatzen dituztenentzat. Informazio guztiak eta inskripzioak hurrengo estekan: https://fundacionbaskoniaalaves.org/campus-verano-bkn/