Kontratutik irteteko klausula abonatuta, joko-antolatzaile estatubatuarrak agur esan dio Gasteizi.
Saski Baskoniak eta Darius Thompsonek bien arteko erlazioa amaitutzat eman dute, jokalari estatubatuarrak, beste urtebeterako kontratuarekin, erronka profesional berri bati ekiteko irteteko klausula abonatu ondoren.
2022-ko abuztuan Gasteizera iritsi zen joko-antolatzaile estatubatuarrak 69 partida jokatu ditu Baskoniako kamisetarekin. Euroleagueko debut urtean 17,1-eko bataz besteko balorazioa erdietsi du eta txapelketa osoko asistentzia emailerik nagusiena izan da (6,7), denboraldiko bigarren bostekorik onenean sartuz. Endesa Ligan, 14,5-eko balorazioa lortu du Dariusek, 2022-23 denboraldiko joko-antolatzaile onenaren izendapena jasoz.
Klubak denboraldi honetan zehar eginiko lana eta izan duen inplikazioa eskertu nahi dio Darius Thompsoni eta etorkizunerako zorterik onena opa dio.