Bataz beste 12,33 asistentzia banatuta iritsi da martxoko erdialdera joko antolatzaile estatubatuarra
Darius Thompson Baskoniako jokalaria denboraldi bikaina egiten ari da taldearen agindupean. 11,7 puntu, 6,5 asistentzia eta 15,5-eko balorazioarekin, bera da talde arabarreko jokalaririk nabarmenena Euroleaguen. Zenbaki hauekin, txapelketan asistentzia gehien ematen dituen jokalaria bihurtu da.
Martxo aparta izaten ari da estatubatuarrarentzat. Hilabete honetan jokatu dituen Euroleagueko hiru partidetan, bataz beste, ia 13 asistentzia eman ditu. Valentzia Basketen aurka 11 asistentzia banatu zituen, Real Madrilen aurka 14 eta AS Monakoren aurka 12. Pasaden urtarrilean Buesa Arenan jokaturiko Anadolu Efesen aurkako partidan, Zurbanoko taldearen asistentzia errekor berria ezarri zuen Euroleaguen, 16 asistentziarekin.
Europako elitean egiten ari den lehen denboraldian, erreferentziazko joko antolatzailea bihurtu da Darius Thompson.