Baskoniako joko-antolatzailea jokalari onenen artean sartu dute Europako txapelketa nagusian.
Darius Thompsonek, Turkish Airlines Euroleaguen debuta egin duen urtean, egin duen denboraldia ez da oharkabean pasatu inorentzat. Joko-antolatzaile estatubatuarra Kevin Punter, Nikola Mirotic, Wade Baldwin IV eta Mike Jamesekin batera aukeratu dute txapelketa kontinentaleko bigarren bosteko onenean.
Bataz beste 12.6 puntu, 3.2 errebote, 6.7 asistentzia, 1.7 lapurreta eta 17.1-eko balorazio sinatu du baskoniako jokalariak. 34 partidetan 227 saskiraketa pase emanez, txapelketako guztiko asistentzia emailerik nagusiena izan da, erreferente bihurtuz. Honez gain, 200 asistentzietara bizkorren iritsi den jokalaria izan da.
Bere lehen denboraldian, joko zuzendari bikaina dela erakutsi du Thompsonek. Estatubatuarra, baskoniaren historian sartu zen pasaden urtarrilaren 27an, Anadolu Efesen aurka 16 asistentzia banatu ondoren.
Horrela, talde gasteiztarraren historian denboraldiko bigarren bosteko onena osatzen duen zazpigarren jokalaria bihurtu da Thompson. Aurretik, Nocioni (2003 eta 2004), Scola (2005), Prigioni (2006 eta 2007), Rakocevic (2007), Splitter (2009 eta 2010) eta Vincent Poirier (2019) bezalako jokalari handiak aukeratu zituzten jokalari onenen artean. Zorionak, Darius!